ASTEKO GALDERA: Nola murriztu dezaket nire faktura elektrikoa?

BABESTUTAKO EDUKIA 2024ko aza. 25a, 09:00

Aste honetan, elektrizitatearen fakturaren inguruko galderari erantzun dio Debabarreneko Energia Bulego Birtualak: "Nola murriztu dezaket nire faktura elektrikoa?"

Faktura murrizteko, ondorengo ekintza hauek har ditzakezu kontuan:

  • Etxetresna elektriko eraginkorrak erabiltzea: bilatu A edota B etiketa energetikodun gailuak.
  • Erabiltzen ez diren gailuak itzaltzea: deskonektatu kargagailuak eta behar ez dituzun ekipoak.
  • Argi naturala aprobetxatzea: egunean zehar erabili argi naturala, argi artifiziala piztu beharrean.
  • Berogailuaren eta aire girotuaren erabilera erregulatzea: tenperatura neurritsua mantentzeak kontsumoa murriztu dezake.
  • Potentzia optimizatzea: kontratatutako potentzia izan dadila doitua, eta benetan behar duguna.

Horrez gain, kontuan izan ditzakegu ordutegi-tarifak, argindarraren prezioa aldatu egiten baita eguneko orduaren arabera. Oro har, tarifak baxuagoak dira eskari txikieneko orduetan (gauean) eta altuagoak puntako orduetan (arratsaldeetan). Ondorioz, energia eskari txikieneko orduetan kontsumituz gero, kostua txikiagoa izango da. 

Astelehenero, galde-erantzuna

Azaroan zehar, astelehenero, Debabarreneko Energiak Bulegoak faktura elektrikoaren gaineko galdera bati erantzungo dio, berau ulertzea errazagoa izan dadin. 

Energiari buruzko edozein informazio edota aholkularitza jaso nahi izanez gero, idatzi edo deitu Debabarreneko Energia Bulego Birtuala zerbitzura. Doako zerbitzu pertsonalizatua bailarako herritar, komunitate eta enpresentzako.

Webgunea: energia.debegesa.eus

E-posta: agenda2030@debegesa.eus

Telefonoa: 943 82 01 10.