Debabarreneko komunikabideek 2 menu zozkatuko dituzte Tripontziak ekimenean parte hartzen duten jatetxeetako batean gozatzeko (jatetxeen disponibilitatearen arabera).
Tripontziak ekimena azaroaren 7tik 30era egingo da. Bertan, Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko zazpi jatetxek parte hartuko dute; bertako produktuekin egindako menu bereziak eskainiko dituzte 38 eurotan.
Zozketan parte hartzeko epea urriaren 28an (asteartean) amaituko da, eguerdiko 12:00etan eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!