2 MENU Tripontziak ekimeneko jatetxeetan gozatzeko

2 MENU Tripontziak ekimeneko jatetxeetan gozatzeko

DKT*-k 2 menu zozkatuko ditu Tripontziak ekimenean parte hartzen duten jatetxeetako batean gozatzeko (jatetxeen disponibilitatearen arabera).  

Tripontziak ekimena azaroaren 8tik abenduaren 1era egingo da. Bertan, Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko zortzi jatetxek parte hartuko dute; bertako produktuekin egindako menu bereziak eskainiko dituzte 35 eurotan.

Zozketan parte hartzeko epea barikuan amaituko da, eguerdiko 12:00etan eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!

*DKT: Debabarreneko Komunikazio Taldea Drogetenitturri, Pil-pilean, Barren eta Berriketan tokiko komunikabideek osatzen dute.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Idoia Hernandez Morales

Zozketan, guztira, 165 debabarrendarrek parte hartu dute.